Webgune onenari saria eman diote Mikel eta Miren Garairen Ipargama enpresari

Jon Berezibar 2008ko apirilaren 4a

Gasteizko Ipargama enpresak jaso du Jaurlaritzak webgune onenari ematen dion Enpresa Digitala saria. Arrasateko Garai anaia-arrebarena da Ipargama enpresa eta haien webguneari saria eman diote eraikuntzarako materiala kudeatzeko sistema integral berritzailea delako eurena. Webgunearen bitartez zuzenean kontsulta eta eska ditzakete bezeroek materialak, hau da, eraikuntzarako altzairua. Jaurlaritzak urtero banatzen ditu sari hauek teknologia berriak hobekien integratzen dituzten enpresen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak