Vicepresidentes, Muturreko doinuen kolore paleta aberatsa

Iker Barandiaran 2009ko aza. 2a, 13:31
Gure Leku tabernak hainbat kultura ekimen egiten dihardu aspaldian eta azken aldian kontzertuak dira nagusi.Bluesa, elektronika, emanaldi akustikoak, rocka... entzungai izaten dira gehienetan, baina oraingoan doinu gogorragoak eraman zituzten pub-era: Gasteizko Vicepresidentes taldea.

Iraganean Vicepresidentes taldea izan zen Neubat osatzen zutenen talde paraleloa; eta Neubat-ek egiten duen stoner-rock-etik haratago zihoan Vicepresidentes taldearen emaitza: grind-corearen eremuan kokatzen zen, hain zuzen ere.

Iaz, berriz, Vicepresidentes taldeak protagonismoa hartu zuen Sorkunekin (aspaldiko laguna eta batera hauekin proiektu askotan ibilitakoa) AEBetan desertuan diskoa grabatu eta kaleratu zutelako.

Doinu gogor irekiak

Seguruenik, horren ondorioz, Vicepresidentes taldeak bestelako doinuak hartu ditu bere baitan, ez hain muturrekoak. Sludge-rock, thrasha, stonerra eta rocka batzen ditu modu bortitz eta gogorrean; lehen baino soinu irekiagoak lortuz. Are gehiago, Sorkunekin grabatutako kantu batzuk ere interpretatzen dituzte, baina Kandak abestuta. 


Hirukote gogorra eta irmoa da Gasteizkoa, eta batez ere bateria jotzailea nabarmentzen da, izugarrizko erritmo aniztasun handia lortzen duelako. Jendea adi izan zuten kontzertuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak