Velez de Mendizabalen liburu berria

Edu Mendibil 2008ko aza. 2a, 23:01
Josemari Velez de Mendizabalek 'Badok hamahiru' liburua aurkeztuko martitzenean, azaroaren 4an, Donostiako Miramar jauregian. Azken hilabeteotan Eusko Ikaskuntzako gerenteak 13 pertsonaiari Euskonews aldizkari digitalean egindako elkarrizketak jasotzen dira bertan.

Begoña Amunarriz, Javier Elzo, Pedro Miguel Etxenike, Carlos Garaikoetxea, Jean Haritchalar, Jose Angel Iribar, Luis Irizar, Benito Lertxundi, Jose Mari Ormaetxea, Mirentxu Purroy, Javier Retegi, Jose Maria Setien eta Mariasun Landa dira elkarrizketatuak.
Egilearen hitzetan, "elkarrizketa sakonen bitartez azken 50 urteotako erradiografia moduko bat egin nahi izan dugu, Euskal Herriko gizarteak denbora guzti honetan izandako bilakaera islatu nahirik. Horretarako enpresan, zientzian, kirolean, kulturan edo sukaldaritzan erreferente izandako hainbat pertsonaia aukeratu genituen eta bai, liburuaren izenburua, orain dela 40 urte inguru sortutako Ez dok hamahiru taldearen keinu bat da. Benito Lertxundiri komentatu nion tituluarena eta gustatu zitzaion ideia...".

Liburua, DVDarekin

Bihar aurkeztuko duten liburua elkarrizketen DVDarekin etorriko da. Elkarrizketa bakoitzak ordubete pasatxo irauten du eta euskaraz eta gazteleraz egindakoak dira, eta ingelesera ere itzulita daude. Velez de Mendizabalek zera adierazi digu: "Euskonews-en 10. urteurreneko ospakizunak borobiltzeko egindako liburua da. Euskal kulturari buruzko erreferente nagusia da Interneten eta jakin badakigu elkarrizketa hauek jarraitzaile ugari izan dituztela, urtarrilean ekin geniolako Interneten argitaratzeari. Mundu osotik gosez eta egarriz jarraitu dituzte eta helburuetako bat hori zen: gurea herri txikia izan arren, erakustea izarrak badituela, eta ez nolanahikoak gainera".


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak