Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Valentziara joan diren atletek lan ona egin dute. Lore Marrek 3,50 metroko marka egin zuen pertika saltoan; kontuan hartu gazte mailan lehenengo urtea duela. Maialen Axpek 3,30 metroko saltoa egin zuen. Oihane Urtzelaik 5,08 metroko saltoa egin zuen luzera saltoan, eta salto hirukoitzean 10,80 metrokoa. Eukene Dorronsorok 27,2 segundoko marka egin zuen 200 metroko lasterketan. Bestalde, Jonathan Perezek, Madrilen, 4,20 metroko jauzia besterik ez zuen egin pertikarekin.