Uztailean herrian geratuko diren gaztetxoek ez dute aspertzeko aitzakiarik: Udaixe dator, bosgarrenez

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko eka. 21a, 18:03

Txatxilipurdiren Udaixe ekimenak bost urte beteko ditu aurten eta urtez urte gero eta indar gehiago ari da hartzen. Aurten, gainera, eskaintza luzatu egin dute, ekintza zein iraupen aldetik. Izan ere, ekainaren azken astera aurreratu dituzte ekintzak.

Sanjuanak atzean utzi berri, hilaren 28an Biteri plazako Gasolinera gune tropikal bihurtuko dute, besteak beste. Denetariko fruta eta irabiatuak edango dituzte, eta ur jolasak ez dira faltako.

Izenematea, ekainaren 23ra arte
12 eta 17 urte arteko gaztetxoendako proposamen paregabea da, eta beraz, ez dute aspertzeko aitzakiarik izango. Mural margotzeak, bazkari eta afariak, film emanaldiak, denetariko irteerak, piragua eta surf ikastaroak... Eskaintza zabala da oso. Hori bai, izena ematea beharrezkoa den ekitaldietarako epea eguaztenean amaituko da, hilak 23. Txatxilipurdin edo gazte txokoetan eskuragai dauden fitxak bete eta dagokion dirua entregatu beharko da Txatxilipurdi edo gazte txokoetan.
Berritasun nagusia da mendian pasako duten gaua. Lander Juaristi Txatxilipurdiko koordinatzaileak dioenez, izarrei begira hartuko dute lo: "Eguraldi ona egiten badu, asmoa da izarrei begira lo hartzea, Degurixan".  Azkenik, Juaristik uztailaren 22, 23, 24 eta 25ean kostara egingo dituzten irteerak nabarmendu ditu. Kanpina hartuta, Euskal Herriko kostaldeko hainbat txoko ezagutzeko aukera izango dute. Gonbita egina dago, beraz.

Udaixe: ekaina eta uztaila

Ekainaren 28an Tropijaia Biterin.
Ekainaren 30ean Arratsaldean murala egitea eta gero afaria. Egunarekin amaitzeko, pelikula.
Uztailaren 2a Goizean murala amaitu, gero bazkaldu eta arratsaldean jokoak.
Uztailaren 5a Gamarrako igerilekuetara irteera. Bost euro.
Uztailaren 7a Usakora irteera, bizikletan. Bizikletan gogotik izerditu ostean bainu freskagarria, jauzi eta guzti.
Uztailaren 9a Lekeition piraguan ibili eta arratsaldean kale antzerkia ikusi. 15 euro.
Uztailaren 12a Udala eta Besaidera irteera eta gero Udalako igerilekuetara.
Uztailaren 14a Surf ikastaroa Zarautzen. 15 euro.
Uztailaren 16a Mendira lotara, izarretara begira. Hiru euro.
Uztailaren 19a Gaztetxera bisita.
Uztailaren 21a Eskalada Eginon. Hiru euro.
Uztailak 22, 23, 24 eta 25 Kostaldera irteerak, lau egun eta hiru gau. 45 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak