Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrasaten Zabaletan merkataritza gunea egiteko proiektua atzera bota zuen joan den astean Arrasateko Udaleko Hirigintza Sailak. Horren harira, Ezker Batua-Zutik koalizioak eta Ibai Arte merkatarien elkarteak Eroskik handitzeko egindako eskaeraren aurrean ere gauza bera egiteko eskatu dio alkatetzari. Uztailaren 5ean bukatu zen Eroskiri erantzuna emateko epea. Baina, legearen arabera, beste 20 egun luza daiteke epe hori. Eta Oihana Aranburu jarduneko alkateak azaldu du luzapen hori aprobetxatu eta gaia aztertzen segituko dutela datozen asteotan.