Uztailaren 26an zabalduko dute Olandixoko tunela

Usoa Agirre 2010eko uztailaren 7a

Hasiera batean uztaileko lehen egunetan zabaltzekoa bazen ere, obrak amaitu eta uztailaren 26an, astelehena, irekiko dute trafikora Arrasateko Mendebaldeko saihesbidea.

Gipuzkoako Diputatuen Kontseilua izan dute gaur goizean ohiko moduan eta prentsaren aurrean agertu da Eneko Goia bozeramailea, hartutako erabakien berri emateko.

Besteak beste, esan du eraikuntza sektorekoen grebarengatik hainbat herrilan atzeratu egin direla eta hasiera batean uztaileko lehen egunetan zabaltzekoa bazen ere Arrasateko Mendebaldeko saihesbidea, azkenean, obrak amaitu eta irekiko dute trafikora uztailaren 26an, astelehena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak