Uztaila osoan protagonista izango dira udalekuak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko eka. 29a, 13:10
Uztailean zehar euskaraz eta lagunartean bikain pasatzeko hainbat aukera ipini ditu Txatxilipurdik ume eta gaztetxoen eskura. 2 eta 10 urte bitartekoendako udaleku irekiak antolatu dituzte adin tarte bakoitzari egokitutako eskaintzarekin; eta 10 eta 16 urte bitartekoendako, berriz, udaleku itxiak. Azken hauek Etxarrira eta Oriora joango dira. Bestalde, herrian bertan ere gaztetxoek ez dute aspertzeko astirik izango. Udaixe egitasmoak, esaterako, hamaika ekitaldi eskainiko dizkie astean hiru egunetan. Egitasmoari bukaera emateko hiru egunetako irteera egingo dute. Txatxilipurdik antolatzen dituen udalekuek izugarrizko arrakasta izan ohi dute. Iaz, adibidez, 400 haur eta gaztetxok hartu zuten esku udaleku ireki zein itxietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak