Utillajes Moldcam-en egoera berbagai, gaur (eguena) osokoan

Ubane Madera 2009ko urr. 1a, 13:04
Egoera benetan kezkagarria da Utillajes Moldcam lantegikoek bizi dutena. Mozioa aurkeztu dute udaletxean eta diotenaren arabera, “ixtera kondenaturik” daude, “ziur” daudelako “prozesu hau porrotera kondenatuta dagoela”.

Zera ere gaineratu dute mozioan: "Lantegiko ondarea desagertuta, urte eskas batean izugarri zorpeturik, zeharo trakets, desagertuta eta kaudimen gabe agertzen den zuzendaritza batekin. Lansarien etengabeko atzerapen eta ez ordaintzeak ahaztu gabe. Ez dugu konponbiderik ikusten”, aditzera eman dute. 

Utillajesko langileek mozioan azaldu dute “irtenbidea alde batetik” bakarrik etor daitekeela: “negozioa beste jabe batzuei transferitu zieten haien aldetik”. Baina uste dute horretarako, lehenengo eta behin, “ondarea babestu beharrean” daudela.

Espekulaziotik babesteko eskaera

Hori horrela, gaur egun Utillajes Moldcam enpresa dagoen lursaila “edozein espekulazio edo eraikuntza-lanetarako pelotazotik babestuta egon dadin”, gaurko osokoari eskatuko diote lursail hura “industri lurzoru bezala mantentzea edo bestela erabilera publikora bideratzea; beti ere, industri jardueraren etetea ez bada langileekin negoziatu eta itundu”.

Horixe ba, gaur, osokoak erabaki beharreko puntuetako bat. Baina gehiago ere badira, jakina. Batzarra hasiko da 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak