Ustezko bi lapur atxilotuta

Iker Barandiaran 2009ko eka. 15a, 00:49
Bergarako ertzain-etxeko agenteek 41 eta 49 urteko bi emakume atxilotu zituzten eguen arratsaldean, astean hiru lapurreta egin izanaren akusaziopean.

Lehenengo lapurreta eguaztenean, 14:00ak aldera izan zen Arrasateko Gesalibar auzoko baserri baten. Bi emakume artilezko saku batzuk furgoneta baten sartzen zebiltzala, jabeak zertan zebiltzan galdetu zien. Une horretan emakume batek laban bat atera eta jabea mehatxatu zuen; hala, alde egin zuten.

Hiru baserritan

Ertzaintzak jakinarazi duenez, bigarren lapurreta arratsalde berean gertatu zen Eskoriatzako Mazmela auzoko baserri batean. Ustezko lapurrak egurrezko uztarri bat Renault Express baten sartzen saiatu ziren, baina jabeak ez zien utzi.
Azkenik, 21:00ak aldera, Eskoriatzako Zarimutz auzoko baserri baten sega-makina bat ostu ei zuten.

Salaketak jaso ostean, ustezko egileak identifikatu eta Ertzaintzak bi emakumeak atxilotu egin zituen. Jakinarazi dutenez, atxilotuek polizia aurrekari ugari dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak