Usaetxeko ludotekaren urteurreneko festa

Usoa Agirre 2008ko urr. 14a, 18:38
Joan den egubakoitzean lehenengo urteurrena ospatzeko festa egin zuten Usaetxeko ludotekan. Bertan ume eta gaztetxo ugari bildu ziren eta jolasez gain, talo tailerrean parte hartzeko aukera ere izan zuten. Urrian zehar egubakoitzero ekintza bereziak burutuko dituzte, hala nola, ginkanak, altxorraren bila, graffiti ikastaroa, karteragintza, tatuaje tailerra, jaialdiak, ipuin kontaketak, altxorraren bila eta beste kontu ugari. Helburua da, batik bat, 6-12 urte bitarteko umeak ludotekako ekintzetan parte hartzera animatzea.

Ipuin kontaketak hiru lodoteketan

Datozen asteetan ipuin kontaketak eta mundua koloretan izeneko ikuskizunak antolatuko dituzte hiru ludoteketan. Hona hemen egitaraua:

  • urriak 16: ipuin kontaketa Usaetxen 18:00etan txikientzat eta 18:30ean nagusientzat.
  • urriak 23: Santamañan Mundua koloretan 17:00etan.
  • urriak 30: ipuin kontaketa Okendoko ludotekan 18:00etan.
  • azaroak 7: Mundua koloretan ikuskizuna 17:00etan.
  • azaroak 14: ipuin kontaketa Santamañako ludotekan 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak