Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Usaetxeko ludotekaren hirugarren urteurrena ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte egubakoitzerako, urriaren 22rako. 17:30ean hasi eta 19:30ak arte ludoteketako bazkide eta hezitzaileek jardungo dute "arratsaldea girotzeko" ekitaldiak egiten: margolanak, eskulanak eta gin-kana, adibidez. Eta iragarri dute, baita ere, taloak egin eta jateko aukera izango dela. Jaia 3-12 urte bitarteko neska-mutikoei dago zuzenduta.