Urtez urte bazkide gehiago ditu Uribarriko zaharren egoitzak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko ots. 22a, 11:49
Egun, 980 bazkide ditu Uribarriko zaharren egoitzak, eta Juanito Osinaga egoitzako presidenteak jakinarazi duenez, urtez urte bazkide gehiago dira: "urteroko kuota zortzi euro bakarrik direnez hainbat erretiratu etortzen dira, horietatik asko aurre-erretiratuak dira".

Ondo aprobetxatutako zortzi euro dira, hainbat ekintza antolatzen dituzte-eta: denetariko eskulanak –kakorratza, puntua, ehoziria...– dantza modernoak –sanba, esaterako–. pintura ikastaroak, gimnasia Iturripen... Ikastaro guztiak aditu batek gidatzen ditu. Gainera, ekintza berezirik egon ez arren, Osinagak dioenez, "leku lasaia" da eta "oso gustura" egoten dira bertan erretiratuak.

Omenaldia eta sagardotegia
Urteko zita aipagarrietako bat da 80 urtetik gorakoei egiten zaien omenaldia. Aurten martxoaren 5ean izango da; 14:00etan bazkaria egingo dute, eta bazkalostean opari banaketa.
Bestalde, sagardotegira irteera egingo dute martxoaren 17an. Honezkero 66 erretiratuk eman dute izena –Osinagak dio gero askok kale egingo dutela– eta martxoaren 11ra arte eman ahalko da izena. Usurbileko Aginaga sagardotegira joango dira, guztira 27 euro ordaindu beharko dira; proposamen merkea, beraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak