Urteurreneko azken ospakizun beroa

Irati Goitia 2010ko urr. 25a, 19:58
Jaialdi erraldoia egin zuten Txikitxu-Arrostaitz dantza-taldeen urteurrenak ospatzeko zapatuan, eta Uarkape txiki gelditu zen. Arrasate Irratian elkarrizketa egin diote Garazi Mendizabali, ekitaldiaren gaineko balorazioa egin dezan. Oso pozik daude antolatzaileak emaitzarekin. Behean elkarrizketa:

Txikitxu dantza taldeak 40 urte eta Arrostaitz taldeak 20 urte bete dituztela ospatzeko ekitaldi nagusia egin zuten zapatuan. Ia bi ordu inguruko saioa izan zen eta Euskal Herri osoko dantzak taularatu zituzten. Urte hauetan guztiotan dantza taldeetan aritu direnek hartu zuten parte, eta, hala, 5-6 urteko neska-mutikoetatik hasi eta 40tik pasatako beteranoak elkartu ziren. Arrasateko erraldoien, Arrasate Musikalen eta Oñatz dantza-taldearen babesa ere izan zuten, besteak beste.

"Zorionak"

Saioaren amaieran, urte hauetan horrenbeste lan egin duten Marga Merkader, Eugenio Gartzia, Iñaki Lizarralde eta Kepa Uranga omendu zituzten. Ikuskizuna Zorionak abestuz amaitu zuten. Ospakizunari amaiera 300 lagun inguru batu zituen afariarekin eman zioten.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak