10:00etatik aurrera defentsa pertsonalaren oinarrizko teknikak irakatsi zituzten Julio Gallego eta Rafa Carriet irakasleek. Oso pozik daude hauek jendearen erantzunarekin, "Zoragarria izan da goiza. Oporretan egonda ez genuen hainbeste jende espero". Borroka-arteen oinarria defentsa pertsonala dela azaldu zieten ikasleei, eta horrelako kirolek errespetua, laguntasuna eta talde lana sustatzen dutela.
Beteranoak
Ikastaroaren ostean, hainbat ikasle omendu zituzten: Manu Montiano, Idioa Arias, Floren Batxiller, Victor Gonzalez, Aitor Aranbarri, Fernando Zabalo, Joseba Zubiaurre, Xabier Bengoa, Josu Arabaolaza eta Miren Granados. "Dagoeneko 25 urte daramatzate entrenatzen eta horregatik omendu nahi izan ditugu", diote irakasleek.