Arrasatearrek ondo dakite gaur zer gertatzen den Lasagabaster dendan gaurko egunez, eta goizean goiz jaiki dira asko, jakinda ilara egin beharko dutela dendara sartzen lehenak izan eta eskaintzarik onenak eskuratzeko. Lekukoek kontatutakoaren arabera, 08:00etarako sekulako ilara zegoen denda aurrean, dendak ateak ireki zain. 09:30ean egin du hori, eta harrezkero han ez da aspertzeko astirik izan. Erosle aldetik “bestetan antzera” dabilela izaten kontatu dute ugazabek. Goizekoa ia bukatuta, arratsaldean izango da bigarren eta azken txanpa.