Urteko lehen baserritarren azoka, zapatuan, Seberren

Ubane Madera 2010ko ots. 18a, 12:20
Zapatuan baserriko produktuen azoka egingo dute 09:00etatik 14:00etara, Seber Altube plazan. Gabonetako atsedenaren osteko lehena da, eta berritasunekin dator. Besteak beste, Arrasateko baserritarren saltokiekin batera kanpoko gonbidatuak ere badatozelako.

 "Urteko lehena izanda, kanpotik ekarriko dituzte postu bereziak: arbola-landare hiru mintegi, baserrirako erreminta saltzaileak, otzaragile bat, orturako landara ekologiko saltzaile bat eta beste pare bat baserri produktu bereziekin (ekoizpen sistema ekologiko edo antzerakoak lantzen dituztenak)", kontatu du Marga Garmendia udal teknikariak.

Jakina, haiekin batera, baina, etxeko baserritarrak ere izango dira zapatuko azokan, 10-12 bat baserritar, hain justu.

Otarra opari

Bestalde, opariekin ere badator baserritarren azoka 2010ean: "Erosleei boletotxo batzuk banatuko zaizkie, euren datuak ipintzeko, eta azoka bukaeran egun horretako bezeroen artean zozketatuko dute baserriko produktu sorta bat", dio Garmendiak.

Bukatzeko, azokara joateko deia egin du udal teknikariak: "Produktu oso kalitate onekoa, bertan ekoiztutakoa, garraiatu gabea eta hemengo klimatologia eta lurraldearekin bat datorrena" dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak