Urrunetik aginte-mahaien mantenua egiteko sistema garatu du Matz-Errekak

Mireia Bikuña 2009ko ira. 24a, 19:39
MUko Goi Eskola Politeknikoarekin lankidetzan garatu dute sistema berria, automatismoei konektatzeko ahalmena eta adimena emateko.

Matz-Errekak urrunetik aginte-mahaien mantenua egiteko sistema garatu du MUko Goi Eskola Politeknikoarekin lankidetzan. Aplikazio berriarekin Matz-Errekak egiten dituen automatismoek, konektatzeko ahalmena eta adimena izango dute.
Sistema berrian GSM eta GPRS teknologiak erabili dituzte–teknologia hori erabiltzen dute eskuko telefonoetan –.
Berrikuntzarekin aginte-mahaiak urruneko mantenuaz hornituko dituzte, eta ateak urrutitik zabaltzeko aukera emango dute, besteak beste.

Funtzio gehiago

Aplikazio berriarekin aginte-mahaiak osotuagoak izango dira. Alde batetik, urrunetik egin daitezkeen funtzioak gehituko dizkiote. Hala, mahaiko aldagaiak kontsultatu ahalko ditugu mahaira joan barik. Gainera, mahaiak nahiko adimen izango du bere egoeraren berri izateko, eta matxuraren bat duenean langileari jakinaraziko dio SMS bidez.
Beste alde batetik, edozein telefono finko edo mugikor urrutiko aginte bihur daiteke, eta estaldura dagoen edozein puntutik atea zabaldu ahalko dugu. Era berean, aplikazio berriak beharrezko segurtasun neurriak ditu. Hala, aginte-mahaiaren erabilpena pertsona baimenduei dago mugatuta, eta nahi ez ditugun konexioak baztertzeko aukera emango digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak