Uribarrin guztia prest San Bartolome jaiei ongi etorria emateko

Miren Arregi Amasorrain 2008ko abu. 22a, 16:23
Gaur hasiko dituzte Arrasateko Uribarri auzoan San Bartolome jaiak. Hori ospatzeko, auzotarrek aste bururako egitarau zabala prestatu dute. Guztiak, ume, gazte, heldu zein nagusiak, prest daude aste burua festa eta auzo giroan igarotzeko.


San Bartolome jaiei hasiera emateko, etxafuegoak jaurtiko dituzte arratsaldeko 7retan eta horrekin batera buruhandiak eta erraldoiak aterako dituzte. Horren ostean ere, ez da ekintzarik faltako auzoan. Miren Arizmendiarreta da Uribarriko San Bartolome jaietako antolatzaileetariko bat eta hark azaldu dizkigu egitarauaren gainekoak.

Biharko bazkaritarako gainera, 50 auzotarrek eman du izena dagoeneko. Ondoren mus txapelketa egingo dute. Azken urtetan egin ez den bezala, aurten berrindartu gura izan dute auzotarrek mus txapelketa eta berriz ere antolatzeari egin diote. Ondoren umeendako jolasak egongo dira eta gauean berriz, bertso saioa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Xabier Amuriza eta Igor Elortza bertsolari ezagunen eskutik. Ondoren Kaixo taldearen eskutik dantzaldia egongo da eta gaueko 12:30ean, bolo txapelketa egingo dute. Horretarako, auzotarrek bolatoki berria egin dute auzoan eta gaur izango da inaugurazioa.

http://www.betikolore.org

 

Domekan berriz, meza nagusia egongo da goizeko 11etan eta ondoren luntxa eskainiko dute. Jaiei bukaera emateko, buruhandien eta erraldoien kalejira antolatu dute.


http://www.betikolore.org




ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak