Taberna horretan jarduteko bost urteko epean eskaintzen da eta lan egitekomordutegia da astelehenetik egunakoitzera, goizez 10:30etatik 13:30etara eta arratsaldez 15:30etatik 21:30etara. Zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, goizez 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldez 16:00etatik 22:00etara. Hala ere, lehiaketa irabazten duenak eskubidea izango du urtean 20 egunetan taberna ixteko (horietatik 10 abuztuan).
Dokumentzazio edo informazio gehiago eskuratzeko bi bide daude: Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo edo telefonoz deitu honako zenbakira: 943 25 20 00.