Uribarri-Erguin auzoko jaiak izango dira aste bukaeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko irailaren 10a

Gaur hasiko dira Uribarri-Erguin auzoko jaiak; suziri jaurtiketarekin emango zaie hasiera festei, 19:00etan. Hala, domeka iluntzera arte ez da aspertzeko astirik izango, auzoko jai batzordeak adin eta gustu guztiak asetzeko moduko egitarau prestatu du-eta.

Gaurko ekitaldi aipagarriena La Madriguera eta Deskicia taldeek Usaetxe plazan eskainiko duten rock kontzertua izango da, 23:00etan hasita. Rockaren ostean, elektronika jaialdia egongo da.
herri kirolak domekan
Bihar, bestalde, umeendako ekitaldiak izango dira nagusi: 10:00etatik 14:00etara astoak eta segway ibilgailuak izango dira Uribarri eliza inguruan, eta 11:00etatik 13:00etara, askotariko ekintzak izango dituzte Erguingo gazte txokoan. Gainera, haur parkea izango da egun osoan Usaetxe plazan. Domekan, azkenik, herri kirolak izango dira ekitaldi aipagarrienak; 13:00etan, Arimazubi plazan. Eta ekitaldi bitxi moduan, 17:00etan Usaetxe plazan izango den haurren arropa desfilea aipa daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak