Esan moduan, irailaren 11, 12 eta 13an ospatuko diren Uribarri-Erguingo jaietako egitarauan haurrak izango dira protagonista. Etxeko txikienek puzgarriak eta jolas parkea izango dituzte, besteak beste. Hala ere, gazte eta helduendako egongo da zer egin eta zer ikusi. Gazteei begira, adibidez, rock kontzertua antolatu du Uribarri-Erguingo auzo alkatetzak. Egubakoitzean izango da kontzertua eta Arrasatekoak diren Muskaria, La Madriguera eta Fight to life taldeek joko dute Munarreko plazan, 23:00etan.
Agertokia, eztabaida iturri
Kontzertu horren harira, eztabaida sortu du astelehen goizean jarri zuten Munarreko plazako agertokiak. Bertako bizilagun batzuk kexu dira, kontzertuak sor dezakeen zarata dela-eta. Horren aurrean, auzo alkatetzak Munarreko plaza Uribarri-Erguin auzoaren barruan dagoela gogorarazi du eta Udalpeko plaza obretan dagoenez, "jarrera ulerkorra" eskatu die bizilagunei.
Hona hemen jaietako egitaraua:
Ostirala, irailak 11:
- 17:00etatik 19:00etara jolasak eta tailerrak umeentzat Usaetxe plazan
- 19:00etan suziri jaurtiketa jaiei hasiera emateko
- 19:30ean bolo-bolo eta buruhandiak umeentzako
- 23:00etan Herriko hiru talderen kontzertua: Muskaria, Fight to life eta Madriguera
Larunbata, irailak 12:
- 10:00etan diana, suziriak eta buruhandiak
- 11:00etatik 14:00etara puzgarriak Usaetxe plazako jolas-parkean
- 11:00etatik 13:00etara gazteentzako ekintzak Erguingo Gaztetxokoaren kanpoaldean
- 13:00etan lunch herrikoia Usaetxe plazan
- 17:00etatik 20:00etara haur-parkea Usaetxe plazan
- 22:30etik 23:30era “Acordes Navarros”-en emanaldia Usaetxe plazan
- 23:00etatik aurrera erromeria Kaixo taldearekin Usaetxe plazan
Igandea, irailak 13:
- 10:00etan diana, suziriak eta buruhandiak
- 10:30etik 13:30era Rokodromoa, Tirolina eta Herri Jokoak Iturripen
- 11:00etatik 14:00etara haur parkea Usaetxe plazan
- 12:00etan bertsolariak Arimazuri plazan
- 13:00etan Herri kirolak Arimazuri plazan. Poteoa Bilboko gaiteroek alaituta
- 16:30etik 19:30era Rokodromoa, Tirolina eta Herri Jokoak Iturripen
- 17:00etan Umeen arropa desfilea Usaetxe plazan, Hiru Lorek antolatuta
- 18:30etik 20:30era Milonga (Tango eta hainbat dantza erakustaldi)
- Ostean, jaien amaiera, Olandixotik jaurtitako su artifizialekin