Uribarri auzoaren nondik norakoak liburu baten

Iker Barandiaran 2007ko uzt. 20a, 16:21
Uribarri baserri auzoko Jone Bergaretxek 17 urte egin ditu auzoaren gaineko informazioa batzen; eta orain liburu baten bildu du guztia.

Martitzenean, hilaren 24an, aurkeztuko dute "Uribarri, auzo baten istorioa" liburua. Aurkezpen ekitaldia Jokin Zaitegi ikastolan egingo dute, 19:00etan, eta luntxa ere izango da.


Liburuaren egilea Jone Bergaretxe auzo alkatea da, baina alboan izan ditu Jokin Abetxuko informazioa ordenagailuan sartzen; Markulete baserriko Itziar Gallastegi eta Iñaki Zumalde materiala ordenatzen; eta beste batzuk itzulpen eta maketazio lanak egiten.

Auzoko baserritarrei emango diete liburua eta argazkien DVD bana; eta gainontzeko liburu eta DVDak salgai jarriko dituzte.

Bergaretxek 17 urte darama auzo alkate, eta tarte horretan auzoaren gaineko informazioa biltzen ibili da. Hala, jaietako egitarauetan auzoko kontuak sartzen ditu. Horrez gain, hainbat artxibotan ibili da lan hori osatzeko: auzoaren historia, pertsona famatuak eta auzoaren gaineko arlo ugari jorratu ditu lan horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak