Abuztuak 22, zapatua
16:00 Etxafuego jaurtiketa jaiei hasiera emateko.
17:00 Mus txapelketa (Izen-ematea 15 euro bikoteko).
19:30 Umeendako buruhandiak eta trikitilariak.
22:30 Bertsolariak (Amaia Agirre, Amets Arzallus, Sustrai Kolina eta Sebastian Lizaso).
24:00 Kaixo taldeak animatuta, dantzaldia.
Abuztuak 23, domeka
11:00 Meza auzoan hildakoen alde.
12:00 Umeentzako puzgarriak eta buruhandiak.
14:00 Auzo-bazkaria (Marmitako jana).
16:30 Umeentzako puzgarriak eta buruhandiak.
18:00 Zezenak eta poniak.
19:00 Bolo txapelketa.
19:00-22:00 Dantzaldia Txinparta taldearekin.
Abuztuak 24, astelehena
11:00 Meza eta ondoren mokadua auzotarrentzat.
Angiozarko Zabaleta auzoan ere jaiak
Bergarako Angiozar auzoko Zabaleta auzoan ere San Bartolome eguna ospatuko dute astelehenean. 12:00etan meza egingo dute, 18:00etan bolo txapelketa eta iluntze aldera, gero, erromeria egongo da.