"Uribarrenek eta Axpek kasu egiten badidate, 100 euro eurendako"

Xabier Urtzelai 2007ko uzt. 20a, 15:04
Arrasatek gaur jokatuko du, 19:30ean Uarkapen, Euskadiko Herri Arteko kanporaketa. Berrizen 2-1 galdu zuten, baina Mauri Zubillagaren esanetan, Arrasateko pilotariak gauza dira kanporaketari buelta emateko. Horretarako, baina, dena egin beharko dute ondo.

Gipuzkoako Herri Arteko txapela jantzita, Arrasateko pilotariak Euskal Herriko kanporaketan dabiltza buru belarri, gainontzeko lurraldeetako onenekin lehian. Hala, Mauri Zubillagaren mutilek gaur jokatuko dute Uarkapen itzuliko partidua (19:30).
Joan den asteko partiduan Berrizen 2-1 galduta, Arrasatekoek –seniorrek, batez ere– gogotik egin beharko dute lan kontrarioa menderatzeko. Arrasateko entrenatzaileak ondo daki hori: "Berrizeko atzelari Zabala oso ona da. Hala ere, posible da markagailuari buelta ematea; horretarako, baina, partiduan zehar lan handiagoa egin behar dugu, ezin gara tanto bakoitza azkar bukatzeko deseatzen egon, orduan pilota guztiak zabalera edo txapa azpira joaten dira-eta".


Hala, Uribarrenek eta Axpek gaurko partiduan entrenatzailearen aginduak zorrotz jarraitzen badituzte, Zubillagak 100 euroko saria agindu die, bere poltsikotik: "Baina kasu egin behar didate, Axpe odolbero bat da-eta". Bestalde, kadete eta gazte mailako bikoteetan aldaketak egingo ditu Zubillagak, kontrarioari ezustean harrapatu asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak