Urbanoaren bidaiari kopuruak, gora

Ubane Madera 2009ko mar. 16a, 13:53
Iazko jardunaldiari dagozkion autobus urbanoaren gaineko datuak argitaratu ditu Obra eta Zerbitzu Sailak. Horien arabera, bidaiari kopuruak gora egin duela azpimarratu beharra dago. Aurreko urtearekin konparatuta, %2,4ko igoera izan du. Eta zerbitzua abiarazi aurretik egindako erdiko aurreikuspenak baino %6,95 bidaiari gehiago ibili da autobusean.

Iaz, guztira, 180.770 lagunek erabili zuen Arrasateko autobus urbanoa. Horien artean 86.492 bidaiari pasatxo ibili dira lehenengo linean eta beste 85.210 bidaiari pasatxo bigarren linean.

Bonobusa eta txartel arrunta

Datu gehiago: bidaiarien artean gehiengoak bonobusa erabiltzen du autobusean ibiltzeko: %64,95ak; gainerako %35,05ak, berriz, billete arrunta nahiago du. Eta azkeneko urteetan moduan, zerbitzua gehien erabiltzen den eguna da egubakoitza eta gehien erabiltzen den hilabetea, berriz, iraila.

Orduen azterketa ere egin dute. Horren arabera, urbanoa gehien erabiltzen den ordua da eguerdi ingurukoa, hau da: 11:00etatik 12:00ak bitartean.
Eta gutxien erabiltzen den ordua, berriz, da 20:00etatik 21:00etara.

Bidaiari kopuruak gora

Horiek, beraz, datuak hotzean esanda. Datuak aztertuta, berriz, labur esanda, bidaiari kopuruak gora egin duela azpimarratu beharra dago. Aurreko urtearekin konparatuta, %2,4ko igoera izan du, edo bestela esanda, 4.188 bidaiari gehiago ibili dira aurten. Eta zerbitzua abiarazi aurretik egindako erdiko aurreikuspenak baino %6,95 bidaiari gehiago ibili da autobusean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak