Ura aurreztearen inguruko erakusketa ipini du Mondragon Unibertsitateak

Leire Kortabarria 2007ko uzt. 15a, 12:15
Ura aurreztearekin lotutako hamar proiekturen erakusketa ipini dute Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinuko Ingeniaritza Teknikoko ikasleek. Donostian dago, Emaus Gizarte Fundazioaren EkoCenter aretoan, Belartza poligonoan, eta zabalik dago datorren eguenera arte.

Diseinua, ikuspegi ekologikoa eta gaur egungo joerak batuta, hamar proiektu egin dituzte beste horrenbeste ikasle taldek. 

Hala, adibidez, Anthea izeneko landarea dago, etxean zenbat eta ur gehiago gastatu, orduan eta ximelago ipintzen dena. "Gura dugu jendea kontzientzia dadin ura alperrik gastatzeak zer eragin duen, eta horretarako, ur-kontadorera konektatuta dago landarea, eta urak eragiten dien produktuak erabili ditugu", azaltzen du Leire Errasti eskoriatzarrak, egileetako batek.

Txorrota itxita dagoenean bakarrik dabilen hortzetako eskuila bat ere badago; ur eta toki faltari aurre egiteko konketa tolesgarria; dutxan, ura eta xaboia batera ematen dituen belakia; ur-koltxoneta baten moduko sentsazioa ematen duen Senses Sofa izeneko jesarlekua; erreminten hortzak garbitzeko ur gutxi erabiltzen duen makina bat; sukaldean, ura aurreztu eta hondakin-urak tratatzen dituen aparailua; Pedalo Keyki izeneko bitxilore formako plataforma; eta euritik babesteko Pergola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak