Ur-hornidura sarea eta kudeaketa hobetzeko lanetan segituko du Udalak

Jon Berezibar 2008ko aza. 27a, 09:30
Urterik urte laguntza handitu du Aldundiak kudeaketa ona delako. Aurten Aldundiak 230.000 euro pasatxoko laguntza eman dio Udalari ur-hornidura sarea hobetzeko. Hala, Edateko ur-hornidura hobetzen segitzeko Aldunditik 230.000 bat euroko laguntza izango du Arrasatek. Hain zuzen, Udaleko Zerbitzu Sailetik azpimarratu moduan, “Arrasateko sarea inguruko onenetakoa da, azken urteetan ur-kontsumoa gehien jaitsi denetakoa da-eta”.

Are gehiago, Arrasatekoa ur-hornidurarako dirulaguntza gehien jasotzen duen Udaletakoa dela dio Moises Altuna teknikariak. Urtero alor horretan Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen laguntzak handituz joan dira herriko kudeaketa sistemaren funtzionamendu onaren ondorioz.
urrutiko kontrol sistema
Aurrerakuntza bide horretan, orain, kontrolean sakondu gura du Udalak eta horregatik diru laguntzaren zatirik handiena – 79.787 euro – Kudeaketa Planak jasoko du, hau da, kontsumoaren kontrol eta emari-neurgailuetan urrutiko kudeaketa sistemaren lantzeko. Udalak lan guztietarako 532.000 euro pasatxo behar ditu eta laguntzon bitartez 230.000 bat jasoko du. Hala ere, espero baino kopuru handiagoa dela diote Udaletik.
hobetze-lan orokorrak
Kontrol horren osagarri izango dira sarean egingo dituzten gainerako lanak. Zenbait auzotan egingo dira lan nagusiak baina kale batzuetako ur-horniduran ere egingo dituzte hobekuntzak. Gauzak horrela, ur sareak berrituko dituzte Uribe auzoan, Bedoñan eta San Isidron. Auzoetako lan nagusiak dira horiek baina herriko zenbait kaletan ere hobetuko dute sarea – Gipuzkoa etorbidean, Jose Luis Iñarran eta Anboto kalean –, hala nola, ur-hesiak konpondu dituzte eta Obenerrekako biribilgunera eroango dute ura. Azaldutako lan guztiak amaituta ala aurten hasi edota hastekoak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak