UNESCOk Giza Garapenari Buruzko Txostena azalduko du

Maider Arregi 2007ko ots. 6a, 13:12
2006ko Giza Garapenari Buruzko Txostena-ren inguruko mahai-ingurua gaur, otsailak 6, izango da kultura etxean 18:30ean. Nahi duen oro joan daiteke hitzaldira. Sarrera doan da. Arrasate Irratian izan da honen guztiaren gainean hitz egiteko Miren Onaindia, UNESCO Etxeko zuzendaritza batzordeko kidea. Elkarrizketa entzungai duzue Goiena.net-en

"Giza Garapenari Buruzko Txostena"ren gainean Miren Onaindia, UNESCO Etxeko zuzendaritza batzordeko kidea aritu da goizean Arrasate Irratian. Onaindiak adierazi du gure eguneroko jarrerak eragin zuzena dutela munduan. Horregatik munduan gertatzen dena guztion ardura izan behar dela azpimarratu du.

Giza Garapenari Buruzko Txostena 2006

UNESCO Etxeko ordezkariaren arabera, Europan batez beste 200 litro ur erabiltzen dugu. AEBetan bikoitza, 400 litro ur. Egoera hau ikusita UNESCOren helburua 2015erako, batez beste pertsonako 20 litro ur erabiltzea da. Miren Onaindiak adierazi duenez, arazoa ez da ur falta; ura gaizki kudeatzen eta banatzen dela baizik. Uretan bi milioi haur hiltzen dira ur ez edangarria edateagatik.

Parte hartzaileak

Ana Oregi: Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Uren Sailburuordea.
Miren Onaindia: UPV/EHUko Garapen Iraunkor eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedraren koordinatzaile eta UNESCO Etxeko zuzendaritza batzordeko kidea.
Iñaki Antiguedad
: EHUko Hidrologiako katedraduna.
Mikel Insausti: Ekonomilaria eta UNESCO Etxeko kolaboratzailea ingurumen gaietan.
Josu Sanz: UNESCO Etxeko Ingurumen Saileko arduraduna.
Mahai ingurua bukatzean bukatzerakoan, txostenaren laburpenak eskainiko dira euskaraz.

Elkarrizketa



powered by ODEO

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak