Umeendako ipuin kontaketa eta poesia errezitaldia

Oihana Elorza Gorostiza 2010ko api. 21a, 18:22
Poesia emanaldian komuneko paperean idatzitako 30 poema errezitatuko dituzte, musika elektronikoaz lagunduta.

Liburuaren Eguna ospatzeko ekitaldien egitarauaren barruan, poesia errezitaldia eta umeendako ipuin kontaketa antolatu ditu Arrasateko liburutegiak apirilaren 27rako.

Komuneko paperean
Komuneko paperean du izena, hain zuzen ere, gaurko poesia errezitaldiak. Imanol eta Mattin Epelde Pagola anaia zarauztarrak moldatutako ikuskizun da. Izenak dioen bezala, komuneko paperean idatzitako eta komunean irakurtzekoak dira poemak eta horrela, komun bihurtuko dute emanaldi-aretoa. Poemen irakurketa musikarekin lagunduko dute, musika elektronikoarekin, batez ere.

Komuneko paperean izeneko ikuskizun horrek 50 minutu inguru irauten ditu eta 30 poemez osatuta dago. Edonorendako den poesia errezitaldi hori Kulturateko areto nagusian egingo dute, 19:30ean

Ipuin kontaketa
Horrekin batera, umeendako ipuin kontaketa ere antolatu dute gaurko, apirilak 27. Ixabel Millet ipuin kontalariak bi emanaldi egingo ditu: 3-5 urte artekoendako, 17:00etan, eta 6-8 urte artekoendako, 17:30ean. Bi saio horiek Santa Marinako auzo liburutegian egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak