Umeen danbor hotsek berotu dituzte aurtengo San Juan jaiak

Maider Arregi 2009ko eka. 21a, 19:27
Eguraldia lagun, jendetza hurbildu zen umeen danborrada ikustera. Juan Luis Arkauz SUDCeko kideak balorazio positiboa egin zuen. Aurtengo haurren danborradan 220 ume inguruk hartu du esku.

"Dena primeran irten da, eguraldiak ere lagundu du eta oso gustura gaude. Hasiera batean 250 ume espero genituen baina azkenean 220 inguruk hartu dute parte danborradan", adierazi du Juan Luis Azkaratek. Arratsaldeko 19:00etan anbulatoriotik hasita, Nafarroa etorbidetik, herriko kaleetarako bidea hartu zuen. Garibaitik, Maalara eta amaiera borobila  herriko plazan emanez. "Jendearen harrera beroa baloratzekoa da eta hemendik animatu nahi ditut hurrengo danborradetan parte hartzera". Umeek egindako lana nabarmendu nahi izan zuen Arkauzek. "Hilabete erdi eman dugu entseguekin eta oso gustura aritu dira umeak. Jendeak asko laguntzen du eta oso ondo antolatu gara".
Bestalde, nagusien danborradarako dena prest dagoela adierazi digu Arkauzek. Azken entsegua gaur, astelehena, San Viatorren egingo dute Arrasateko txarangarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak