Umea euskaraz erregistratzeko arazoak - BIDEOA

Usoa Agirre 2008ko apirilaren 17a

Seme-alabak euskaraz erregistratzeko liburu ofizialik ez dagoela salatu du Joseba Ezpeleta arrasatearrak. Alaba euskaraz erregistratzeko eskaria egin zuen erregistro zibilean. Otsailean, umea jaio ostean, epailearen autoa iritsi zitzaien, eskubide hori onartuz. Prozesua luzea izan zen, baina, arazoa ez da hor bukatu. Izan ere, umeak euskaraz erregistratzeko ez dago liburu ofizialik bake epaitegietan. Hori horrela, gaztelaniazko liburu ofizial bat eredu hartuta eta euskaratutako orri solte batean egin behar izan dute erregistroa. Ezpeletarekin izan dira GOITBko lankideak eta bere kasua kontatu digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak