Ume txikitxoak uretan moldatzen ikasteko

Ubane Madera 2009ko apirilaren 6a

Musakolako Kiroldegitik abisatu dute igerilekuan moldatzen ikasteko ikastaroa egiten dihardutela. Hasita dagoen arren, kiroldegiko arduradunek jakinarazi dute oraindik lekua badutela beste taldetxo bat sortzeko. Sei hilabete eta bi urte bitarteko umetxoendako ikastaroa da, martitzen eta eguenetan egiten dutena.

Eskolak Gipuzkoako Igeriketa Federazioak ematen ditu eta helburua da umetxoei erakustea igerilekuan moldatzen, edo bestela esanda, uretan ez hondoratzen. 30 minutuko eskolak dira eta igerileku txikian egiten dituzte, hango ura epelago dagoelako. Matrikula da 26,40 euro. Interesa duenak Musakolako kiroldegira deitu behar du: 943 77 16 77.

Kirol instalazioetarako txandak

Bestalde, kiroldegi kontuekin segituz, AUKEAtik abisatu dute herriko kiroldegi guztietan, hau da, Musakolan, Iturripen, Uarkapen eta Mojategin dauden kirol instalazioak (frontoiak, futbol, tenis, padel eta squasheko kantxak) erreserbatzeko azkeneko eguna apirilaren 24a dela.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak