Ukan publizitate saria eman diote Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibari

Usoa Agirre 2008ko ots. 7a, 10:01
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Ukan sariak eratu ditu, eta atzo, eguaztena, eman zituzten lehen aldiz. Publizitate saria Fagor Etxetresna Elektrikoei eman diete "Labe Pirolitikoak" iragarkiagatik. Ukan berrikuntza saria, berriz, Gaztezulo aldizkariarentzat izan da.

UKAN publizitate saria

  • 1.Ukan publizitate sariaren xedea

    Ukan publizitate sariak honako xedea du: produktu edo zerbitzu bat Irrati, telebista, egunkari edo aldizkari bidez zabaltzeko asmoz ekoiztutako euskarazko publizitate-iragarki onena aintzat hartu eta saritzea. Hori egite aldera, iragarkiaren hizkuntza-erabilera baino ez da gogoan hartuko, hau da, egokitasuna, zuzentasuna eta jatortasuna.

  • 2.Sariaren ezaugarriak.
    1. Ukan publizitate saria 6.000 euro gordinez hornituta dago.
    2. Saria bakarra da eta, hortaz,, zatiezina.
    3. Nolanahi ere, Ukan publizitate sariak bi osagai daramatza: batetik, berariazko agiria; bestetik, hemezortzi mila (18.000) euro gordineko gehigarria, gehienez. Gehigarri hori, onuradunak saritutako iragarkiaren zabalkundeari berriro ekin diezaion izango da edo, nahi izanez gero, iragarki berria egin eta zabal dezan, saria hartu eta beranduenik ere, urte beteko apean.
  • 3.Hautaketa irizpideak

    Erabaki proposamena hartzeko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

    a)Egokitasuna

    b)Zuzentasuna

    c)Jatortasuna

  • 4.FAGOR ETXETRESNA ELEKTRIKOAK etxearen publizitate iragarkiari saria emateko merezimenduak:

    Hizkuntza bertsio desberdinetan eman den telebista iragarki horrek, bere sorrera-unetik, euskara aintzakotzat hartu du. Euskaraz ere emititu beharra garrantzitsua izan bada ere, euskara aintzakotzat hartuta gauzatu da, izan ere, bertan ageri diren pertsonaietatik nagusiena euskalduna da.

Labe pirolitikoen iragarkia (gaztelaniaz)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak