Udan ume sahararrak etxean hartzeko kanpaina

Edu Mendibil 2010ko mai. 4a, 19:34
Sahararen aldeko NUBI elkarteak ume sahararrak udan etxean hartzeko kanpaina abiarazi du. Izena emateko epea maiatzaren 20ra arte dago zabalik. 7 eta 12 urte bitartekoak izango dira Saharatik etorritako umeak. Herritarrei kanpainan parte hartzera deitu die Nubik.

Agurne Juldain NUBI elkarteko ordezkariaren arabera, kanpaina datorren maiatzaren 20ra arte izango da zabalik. Elkartasun proiektu horren helburua zera da: Sahara aldeko haur horiei beste errealitate bat ezagutzeko aukera ematea. Euskadi mailan zabaldu dute umeak jasotzeko deialdia eta NUBI elkarteari dagokionez, Arrasatera, Eskoriatzara eta Oñati datozen umeen ardura izango du.

 

Errefuxiatuen kanpalekuetan, Tindufen, bizi dituzten baldintza gogorrak kontuan izanda, neska-mutikoei bestelako oporrak eskaintzea eta, horrekin batera, sahararren eta euskaldunen arteko batzar solidarioa indartzea da kanpainaren helburua.

 

Saharatik datozen umeak 7 eta 12 urte bitartekoak dira; NUBIren kasuan, iaz sei familia izan ziren harrera kanpainan parte hartu zutenak, Arrasaten. Aurten, dagoeneko, zazpi familiaren parte hartzea baieztatu dute NUBIkoek.

 

Izena emateko epea maiatzaren 20ra arte dago zabalik. Interesatuek ondoko telefono zenbakira deitu dezakete argibide eske: 685 72 48 17. Era berean, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko udaletan izena emateko ere aukera badagoela gogoratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak