Udaltzaingoak gaur, astelehena, estreinatu du egoitza berria

Ubane Madera 2010ko urt. 25a, 10:37
Gaur hasi dira Arrasateko udaltzainak egoitza berritik zerbitzua ematen. Nafarroa Etorbidean dago Udaltzaingo berria, Mankomunitatearen egoitzaren azpiko aldean. Hamar egunean ibili dira udaltzainak material guztiaren trasladoa egiten, eta dagoeneko handik dabiltza jardunean.

Baita udaletxean ere

Dena den, guztiak ez dira INEMen pareko egoitza berrian lanean egongo: "Egunez udaltzainen bat udaletxean egongo da, betiko lekuan, sarrera-eta kontrolatzen eta behar duenari informazioa helarazten", azaldu du Jose Luis Etxeberria udaltzainburuak. Udaletxeko langile horren ordutegia ere zehaztu du: "07:00etatik 21:00etara jardungo du".

Gauean, zer?

Gaueko funtzionamenduaren gaineko azalpenak ere eman ditu udaltzainburuak: "Orain arte moduan emango dugu zerbitzua, eta udaletxeko bulegoan ipiniko dugu beharrezko informazioa, (telefono zenbakiak eta beste) herritarrak gurekin harremanetan jarri ahal izateko gauez ere".

Gaueko lantaldea indartuta

Horrez gainera, eta gaueko zerbitzuarekin lotuta, jakinarazi du, baita ere, euren asmoa dela gaueko lantalde hori indartzea, hiru barik agente gehiago bideratuta: "Langile berriak ditugunez taldean, lau edo bost langile ibiliko dira, akaso", azaldu du Jose Luis Etxeberriak.

Orain arteko moduan lanean

Edozelan ere, egoitza estreinatzeak ez du ekarriko aldaketa handirik Udaltzaingoaren eguneroko funtzionamenduan. Esaterako, 24 orduko zerbitzua ematen segituko dute, astean zazpi egunean. Eta eurekin harremanetan jartzeko telefono zenbakiek orain artekoak izaten segituko dute: 943 79 14 39 edo 943 20 20 10.

Lantaldean 35 lagun

Bestalde, egoitza aldatzeko arrazoia da orain artekoa txiki geratu zaiela. Gaur egun 35 lagunek osatzen dute Arrasateko Udaltzaingoa. Udaletxeko egoitza, berriz, sei-zazpi langile hartzeko dago prestatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak