Ikasturteari gogo biziz ekingo diote, nahiz eta Lander Juaristi Txatxlipurdiko dinamizatzaileak adierazi duenez, ez duten ikasturte hasierako ekitaldi berezirik prestatu.
Udalekuen errepasoa, eginda
Joan den eguen arratsaldean, Orioko udalekuetan izan ziren bi txandak batu ziren Musakola eta Erguingo gazte txokoetan. Hala, gaztetxoek udalekuetan egindako lagunekin berriz ere elkartu eta barre on batzuk egiteko aukera izan zuten, hezitzaileek jarri zizkieten udalekuetako argazkiak ikusten. Argazkiekin gozatu ostean askari ederra egin zuten: denetarik jan eta edateko parada izan zuten. Gainera, argazkiak etxera eraman zituzten CD baten, oroigarri moduan.