Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren komunikazio ofiziala

Ubane Madera 2008ko mai. 13a, 10:19
Atzoko Tokiko Gobernu Batzarrean, Ino Galparsoro alkatea kartzelaratu zutenetik egindako aurreneko udal gobernu batzarrean, Udalaren eguneroko jardunarekin lotutako gaiez gainera komunikazio ofizial bat onartu zuten gobernu-kideek.

Horren bitartez, batetik “alkatearen erabateko askatasuna exijitzen” dute, haren “senide eta lagunei” elkartasuna adierazteaz batera. Gaineratu dute, Arrasateko udal gobernuaren ustez, “Ino Galparsororen kartzelaratzeak motibazio guztiz politikoa” duela eta kokatu dute “espainiar gobernua ezker abertzalearen aurka aurrera eramaten ari den ofentsiban”.

Bestetik, udal gobernuak elkartasuna adierazten dio, baita ere, Luis Mari Apraitzi, egubakoitzean jasandako erasoaren aurrean.

Eta bukatzeko, adierazi dute “Euskal Herria gatazka gordinean murgilduta dagoela”  eta hori gainditzeko diote “beharrezkoak diren baldintza demokratikoak berreskuratu beharrean” gaudela. Bide horretan, “ezinbestekotzat” jotzen dute “lurraldetasuna eta erabakitzeko eskubidearen aitortza” eta euren “konpromisoa eta borondatea” adierazten dute “konponbiderako urratsak eman daitezen”.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak