Sei funtzionario
Hain zuzen ere, funtzionario izateko honako postuak bete gura ditu Udalak: administraria eta informatikaria (Udalerako), euskara irakaslea (Udal Euskaltegirako), informatikari laguntzailea (Kulturaterako), hodi iturgina (ur lantalderako) eta bi peoi (obretako lantalderako).
Horrekin batera, Udaleko Enplegu Sailak jakinarazi du bi lan poltsa ere badituztela osatzeko. Bata euskaltegiko irakasle esperientziadunendako da, eta bestea, euskaltegiko irakasleendako, praktikaldian jarduteko.
Izena emateko epea, zabalik
Azken bi kasu horietan, izena emateko epea zabaldu zuten herenegun, zapatua, eta zabalik izango da irailaren 15era arte, datorren zapatura arte, beraz. Hautaketa-prozesu horretan parte hartzeko eskaerak Portaloiko Biztanleen Arreta Zerbizuan aurkeztu behar dira.
Euskaltegiko irakasle esperientziadunendako lan poltsarako aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa da Magisteritza, Unibertsitateko Lizentziatura edo Diplomatura.
Praktikaldiko irakasleen lan poltsarako aurkezteko, berriz, beharrezkoak dira lehen esandako tituluetako bat, baina, asko jota, lau urte lehenago ateratakoa izan beharko da.