Salgai daude domekan Arrasaten izango den bertso jaialdi erraldoirako sarrerak (Amaia Udal Antzokia, 18:00). Gure ibarrean honako leku hauetan eros daitezke, hamar eurotan: Arrasaten, Kajoi eta Irati tabernetan; Bergaran Arranon eta Oñatin ere Arranon. Edozelan ere, egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak, antzokiko leihatilan. Batutako dirua Udalbiltza auziak eragindako gastuei aurre egiteko erabiliko dute.