Udalatx barrutik ustiatzeko baimen eskaera, gaur berbagai

Ubane Madera 2010ko ots. 15a, 12:35
Kanpantzar harrobiak gura du Udalatx mendia barrutik ustiatzen segitzeko baimena lortu. Orain arte ikerketa edo proba moduan zeukaten Udalatx barrutik ustiatzeko baimena. Orain, baina, gura dutena da, etorkizunera begira mendia barrutik ustiatzen segitzeko Eusko Jaurlaritzaren baimena eskuratu. Horixe da, besteak beste, gaur arratsaldean (astelehena) Udal Gobernuak landuko duen puntuetako bat.

Udalatx mendia barrutik ustiatzeko baimanea lortzeko prozedura burokratikoa abiarazi dute. Besteak beste, ingurumen eragina aztertzeko deklarazioa tramitatzen hasi dira.

Hori horrela, Arrasateko Udalak denbora eskatu gura du, proposamen hori hobeto aztertzeko, eta era berean, alegazioak aurkezteko asmoa ere badauka. Gaur arratsaldeko batzarrean zehaztuko dute hori guztia.  

Bizkaia etorbideko igogailua

Bestalde, obra kontuak ere mahai gainean izango dituzte gaur. Bizkaia etorbidea eta oinezkoen pasealekua lotzen dituen igogailua luzatu eta oinezkoen zubitxo bat egiteko proiektuari dagozkion obrak adjudikatzeko behin-behineko proposamena erabakiko dute-eta.

Erretiratuendako prezioak eta gizarte laguntzak

Bestalde, gaur arratsaldean erretiratuen etxeetako aurtengo prezioak zehazteko puntua landuko dute. Udalak gura die aukera eman erretiratuen etxeetako tabernariei euren proposamenak egin ditzaten.

Eta, jakinaraziko dute, baita ere, oinarrizko gizarte larrialdiekin lotutako laguntzei dagokienez, aurten ere iazko irizpide berak jarraituko dituztela. Horrek esan gura du Jaurlaritzak zehazten duen gorenengo laguntza kopurua emango duela Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak