Udalatx barruko meategiaren proiektua gelditzeko eskatu du Arrasateko Udalak

Ubane Madera 2010ko mar. 31a, 18:52
Kanpanzar harrobian kanpoko meatzaritzatik lur azpiko metatzaritzara pasatzeko Canteras de Campanzar izeneko enpresaren eskaera dela-eta, Arrasateko Udalak alegazio gehiago aurkeztu ditu. Oraingo honetan, labur esanda, eskatzen du eskaera hori ez onartzea.

Batetik, Jaurlaritzari eskatzen dio "baimenik ez ematea" transferetzia proiektu horri; bestetik, "ikerketa proiektuaren lanak geldiaraztea" ere eskatu du, eta hirugarrenik, "edozein transferenzi proiektu berriaren aldez aurreztik Ikerketa Hidrogeologikoa egitea".

Informazio falta

Hori eskatzeko Udalak ematen dituen arrazoi nagusiak dira informazioa falta dela proiektu horren hainbat alorretan; oraingo proiektuak gainditu egiten dituela harrobiaren esplotazio baimenean ezarritako mugak eta proiektu berriak Elorrioko udalerriari ere eragiten diola, Elorrioren terreno batzuetan ere sartzen delako. 

Lehenago ere alegatu zuen

Eusko Jaurlaritzako Energia eta Meategien zuzendariak 2009ko abenduaren 17an erabaki zuen abiaraztea Canteras Campanzar enpresak egindako eskaerari dagokion prozedura burokratikoa: Udalatx mendia barrutik ustiatzeko proeiktua jendaurrean ipintzea. Hala jakinarazi zion Arrasateko Udalari, eta Udalak alegazioak aurkeztu zizkion berehala proiektu horri. Besteak beste, Udalak adierazi zuen Kanpantzarrek ustiatu gura duen gunea ez dagoela aurreikusita Arrasateko planeamendu orokorrean harrobi moduan.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak