Udalako jaietarako guztia prest

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abu. 1a, 15:45
Eguenean, hilak 2, hasiko dira jaiak. San Esteban egunean, zapatua, burutuko dira ekintza nagusiak.

Egitaraua prest dute Arrasateko Udala auzoan. Hilaren 2an, eguena, hasiko dituzte urteroko jaiak. Ez da girorik faltako bertan bi egunez.


Eguenean, erretiratuen afaria
Eguenean, hilak 2, hasiko dira jaiak Udalan. 20:30ean, urteroko afaria egingo dute auzoko erretiratuek Udaizpi elkartean. Gauean erromeria izango dute Madinabeitia soinujolearen eskutik.

Egubakoitzean, haur jolasak
Egubakoitzean, hilak 3, mezarekin emango diote hasiera jai egunari. 11:00etan izango da hori. Jarraian, luntxa Udaizpi elkartean eta potea egingo dituzte. Eguneko protagonistak, baina, umeak izango dira. Egun osoan zehar karts eta puzgarriak izango dituzte jolaserako Udalan. Eguerdian 12:00etatik 14:30etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara.
18:30ean Gorriti eta bere animaliek ikuskizuna egingo dute Udalan. Jaiei amaiera emateko, 22:30etatik aurrera erromeria egingo du Madinabeitia soinujotzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak