Horixe da beraz Arrasateko Udalaren ikuspuntua Udalatx barruan harrobia egiteko eskaeraren aurrean. Kontua da Udalatx mendia ustiatzeko proiektuaren ingurumen eragina aztertzeko tramiteak hasi dituztela. Horren gaineko ebazpena jendaurrean ipini du Eusko Jaurlaritzak, Kanpantzar harrobiak aurkeztutako proiektuaren harira, Udalatxetik harria ateratzen segitu gura duelako.
Planeamenduan zehaztuta dago
Baina esandakoa, Arrasateko Udalak ez du ustiapen mota hori gauzatzeko aukerarik ikusten. Dio Kanpantzarrek ustiatu gura duen gunea ez dagoela aurreikusita Arrasateko planeamendu orokorrean harrobi moduan, “Udalak jasota dauka bere planeamenduan zeintzuk diren harria ateratzera bideratutako guneak”.
Udalaren lizentzia behar
Gauzak horrela, zaila izango da Kanpantzar harrobiak Udalatx ustiatzeko harrobia egitea. Hori egin ahal izateko Udalaren baimena beharko lukeela uste dute Hirigintza Sailean, Udalatx Arrasateko udalerriaren barruan dagoelako. Eta oraingo asteko Udal Gobernuan egindako adierazpenak erakusten duenez, Hirigintza Sailak ez du proiektu horren aldeko txostenik egin.