San Andres auzoko Doctor Cordoba y Oro plaza ia desagertu egiten zela, etxeen eraikigarritasuna gehiegizkoa zela eta etxeok egiteak legez dakartzan eremu libreko guneak, esaterako gune berdeak, ez zegozkion lekuan proiektatu izana. Hiru puntu horiek jasotzen zituen San Andresko bizilagunek Polmetasa inguruan 220 etxe egitea ahalbideratu zuen udalaren egitamu orokorraren zatiari aurkeztutako errekurtsoak, eta azken puntua da Erkidegoko auzitegi nagusiak planeamendu hori baliogabetzeko onartu duena.
Ino Galparsoro alkateak azaldu duenez, egitamu orokorraren zati horretan egin zuten gauza bakarra izan zen plan bateratu bat egitea, hau da, aurrez eta momentuko legearen barruan egindako planak plan bakarrean batzea. Gauzak horrela, udalak errekurritu egingo du Auzitegi Gorenean Auzitegi Nagusiaren epaia
Osoko bilkuran berretsiko dute errekurtsoa
Bihar egingo duten osoko bilkuran berretsiko dute errekurtsoa jasotzen duen dekretua.
Epaitegiek errekurtsoa atzera botaz gero, aldaketak planteatuko lituzkete.
Hiruzpalau urte igaro daitezke Auzitegi Gorenak errekurtsoa onartu ala ez erabaki arte. Galparsororen esanetan baina, Polmetasako lanek ez dute zertan geldi egon nahiz eta gaineratu oraindik ere epeak ez daudela zehatz mehatz finkatuta.
San Andres Berri da Polmetasako etxeen promotore edo sustatzailea eta eurekin harremanetan jarrita, esan digute epaia abokatuen esku utzi dutela eta oraindik ez dutela erabaki epaiarekin zer egin.