Luzamendu gabe egiteko asmoa
Hala, pasa den egueneko osoko bilkuran erabaki zenez, etxebizitza horien zozketa Udalak egin ordez, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Etxebide erakundeak bideratuko ditu. Erabaki hau hartzeko Udalak bi arrazoi nagusi aipatu ditu. Batetik, adierazi du, beharrezkoa dela "luzamendu gabe zozketa abian jarri eta egitea". Bestetik, Etxebide erakundearekin lankidetza hitzarmena sinatzeko "aukera egokia" dela deritzo Udalak.
Gehiengo osoz onartua
Zabalguneako eta Uribarriko babes ofizialeko etxeak, beraz, Etxebidek zozketatuko ditu. Osoko bilkuran gehiengo osoz onartu zen puntua –alderdi sozialistak abstentzioa eta gainerako alderdi guztiak alde–.
Uribarri auzoan babes ofizialeko 44 etxebizitza eraikitzen dihardute eta Zabalgunea eremuan 131. Udaleko Hirigintza sailak jakinarazi duenez, etxebizitza horien obrak aurreikusi bezala doaz eta data zehatzik eman ez badute ere, asmoa da ahalik eta azkarren bukatzea. Hortaz, Udalaren asmoa lanei lehenbailehen ekitea da.
Bada, 175 etxebizitza hauetako batean sartzeko Etxebiden eman behar da izena. Zozketak ahalik eta azkarren egingo dituzte; aurretik interesatuek izena eman behar dute.