Udalaitz Mediku Zentroak Enpresa Digitala saria eskuratu du

Maider Arregi 2008ko apirilaren 2a

Udalaitz Mediku Zentroaren webgunea saritu dute. Izan ere, pazienteek mediku historiala jaso eta irakurri dezakete bertan, tratamenduaren informazioa eskuratu edota behar duten kontsultak egiteko aukera dute webgunean. Enpresa Digitala Sarien 6. edizioaren sari-ematea apirilaren 3an, eguenean, izango da 18:00etan Barakaldon. Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua, Ana Agirre izango da ekitaldian.

Enpresa Digitala Sariek Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek aurkeztutako IKT-ak ETE-etan barneratzeko programetatik 1.000 proiektutik gorakoen artean aukeratuak izan diren 12 finalistak aintzat hartzen dituzte. Informazio gehiago hemen www.enpresadigitala.net webgunean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak