Izadi Mondragon jaietako zinegotziak jakinarazi duenez, "ekitaldi ezberdin ugari egon dira eta gehienetan jende asko ibili da". Ekitaldion artean jendetsuena Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izan zela dio Mondragonek, baina azaldu duenez, "Bitter Honey, Los Galerna eta Ekon taldeen kontzertuak ere Monterron bete zuten". Horiez gain, Errementari Dantza eta ekainaren 25eko txosnaguneko kontzertuak –Last Rebels, The Motherfuckers eta Radio Dead Ones– ere nabarmendu ditu.
Bestalde, jaietako gastuei erreparatuz, Mondragonek adierazi du aurrekontu gehien zuten ekintzak arrakasta izan dutela.