Bada, Udaletik emandako informazioaren arabera, Udal bulegoei dagokienez, gaur (astelehena) eta egubakoitzean normal funtzionatuko dute, baina, bihar, etzi eta etzidamu itxita izango dira.
Biztanleen Arreta Zerbitzuari dagokionez (BAZ), berriz, biharko egunez bakarrik izango dute itxita. Musakolako kiroldegian ere hala egingo dute, hau da, bihar bakarrik itxiko dute, baina kontuan hartu behar da gaur 19:30erako itxiko dutela.
Udal bibliotekari dagokionez, egun gehiagotan itxiko dute, gaurtik eguenera bitartean, hain zuzen ere. Eta egubakoitzean normal zabalduko dute. Udal Euskaltegiari dagokionez, aste osoan itxiko dute zerbitzu hura. Eta bukatzeko, udaltzainei dagokienez, haiek egunero moduan jardungo dute.
Bestelako zerbitzuei begiratuta, berriz, osasun etxetik esandakoaren arabera, bihar, itxita izango dira bai ospitaleko kanpoko kontsultak, baita anbulatorioa bera ere. Larrialdi zerbitzuei dagokienez, berriz, bihar gutxieneko zerbitzuekin jardungo dute. Hortik aurrera, osasun etxean normal jardungo dute. Hau da, anbulatorioan 08:00etatik 20:00etara eta ospitaleko kanpoko kontsultetan, berriz, 08:00etatik 15:00etara.