Biztanleen arreta zerbitzua
Biztanleen Arreta Zerbitzua, adibidez, eguenean, ekainaren 24an, itxita izango da. Ekainaren 25ean, berriz, 08:30etik 14:00ak arte izango dute zabalik. Zapatuari dagokionez, normal jardungo dute; hau da, 09:00etatik 13:00etara. Eta bukatzeko hurrengo astelehenetik, ekainaren 28tik aurrera eguneroko ordutegiarekin zabalduko dute.
Udal biblioteka
Udal Bibliotekari dagokionez, berriz, jakinarazi dute dagoeneko udako ordutegiarekin dabiltzala lanean. Hori horrela, gaur, astelehena, eta bihar, martitzena, 10:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte zabalduko dute. Eta ekainaren 23an, 24an, 25ean, 26an eta 27an, berriz, itxita izango dute.
Udal Bibliotekak ere ekainaren 28an hartuko du, berriro ere, udako ordutegia, abuztura arte. Izan ere, abuztuan bestelakoa izaten dute.
Kiroldegia
Eta kiroldegira bagoaz, bihar, martitzena, 09:00etatik 19:30ak arte zabalduko dute Musakolako kiroldegia; ekainaren 24an itxita izango dute eta ekainaren 25ean, berriz, 09:00etatik 21:00ak arte zabalduko dute.
Garbiketa bereziak
Bestalde, jaietan askok jai izaten duten moduan, beste askok lan egin behar izaten dute. Eta gainera, bestetan baino lan handiagoa. Horixe da, adibidez, garbitzaileen kasua. Gehiago zikintzen dena gehiagotan garbitu behar, jakina. Eta horixe da Cespa enpresak egingo duena Sanjuanetan. Are gehiago, dagoeneko egin ditu aurrenengo garbiketa bereziak, asteburuko ekitaldien ostean.
Oraingo asteari dagokionez, berriz, eguenean hasita egunero egingo dituzte garbiketa bereziak herriko kaleetan. Goizean goiz hasita, gainera: 06:00ak 06:30ak inguruan. "Kale zentralek, adibidez, entzierro ordurako gertu egon beharko dute; hau da, zaborra jasota eta kaleak garbituta", kontatu dute udal ordezkariek.